ZERBITZUA
Lehen Kontsulta
Hasierako kontsulta honetan, zure egungo osasun-egoeraren, historial klinikoaren eta familia-aurrekarien analisi osoa egingo dugu. Analisiak berrikusiko ditugu eta zure ongizatean eragina izan dezaketen faktoreak aztertuko ditugu. Helburua da zer gertatzen ari den ulertzea eta ikuspegi integral batean oinarritutako plan terapeutiko pertsonalizatua diseinatzea.
- PREZIOA: 100€
Ezagutu zure sintomen jatorria eta eraldatu zure osasuna modu integralean

ONLINE SAIOA
Malgutasuna zure beharretara egokitzeko

90 minutu
Zure buruari eskainitako kalitatezko denbora

ZIENTZIAN OINARRITUTA
Analisiak eta historia klinikoaren errepasoa

Plan pertsonalizatua
Zure beharretara egokitutako estrategia
LEHEN KONTSULTA
Zer egingo dugu kontsulta honetan?
- Zure analisiak eta bizi-ohiturak aztertuko ditugu.
- Zure osasun-historia, egungo sintomak eta familia-aurrekariak aztertuko ditugu.
- Zure gorputzean egon daitezkeen desorekak identifikatuko ditugu.
- PNI (psikoneuroinmunologia) eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako plan pertsonalizatua sortuko dugu.
OHIKO GALDERak
Argitu zure zalantzak
Kontsulta aurretik zerbait egin behar dut? frogaren bat egin behar da?
Analitikak edota txosten medikuak badituzu edo botikaren bat hartzen baduzu, emailez bidali ditzakezu aurretik. Kontsulta eta gero odol analitikak, froga hormonalak, mikrobiotarenak edo beste froga osagarriren bat eskatu daiteke.
Nolako da PNIko lehen kontsulta?
Lehenengo kontsultan zure osasunaren balorazio oso bat egingo dugu: egungo sintomak zeintzuk diren, noiztik,..., zure historial medikua, familiako antezedenteak, zure bizitza estiloa eta zure helburuak kontutan hartuz. Horren ondoren, egun gutxiren buruan plan terapeutiko pertsonalizatua emailez jasoko duzu. Lehenengo kontsultak 90 minutuko iraupena du eta jarraipenekoak 45 minutu. Kontsulta guztiak online dira.
Zerk egiten du berezi zure lan egiteko modua?
Nire metodologia eskuhartzea egokitzean datza, pertsona bakoitzak behar duenera adaptatuz, modu jasangarrian, epe luzera mantendu ahal izateko. Ez dut dietetan sinisten. Bizitza estiloa benetakoa izan behar da, etorkizunera begirakoa, ez denbora tarte batez soilik egingo dugun zerbait. Bestela, ezingo da mantendu eta oso probablea da etorkizunean osasun arazoak berriz azaltzea.
NOLA ERRESERBATU KONTSULTA BAT?
Erreserbatu zure Lehen Kontsulta
KONTAKTUA
Zalantzak dituzu Lehen Kontsultari buruz?
Lehen kontsultari buruzko informazio gehiago behar baduzu edo zuretzat egokia den ziur ez bazaude, bete formularioa eta ahalik eta lasterren erantzungo dizut.
Zure osasuna da garrantzitsuena eta bide honetan lagundu nahi dizugu.