ERAGIN PNI | Jarraipen kontsulta
ico_bigarren_kontsulta

ZERBITZUA

Jarraipen Kontsulta

Lehenengo kontsulta eta aste batzutara, garrantzitsua da eboluzioaren balorazio bat egitea. Horrela, hasieran diseinatutako plan terapeutikoa eta bere emaitzak ebaluatuko ditugu. Froga berriak eskatu behar diren baloratu eta estrategia terapeutikoa optimizatuko dugu emaitza eraginkorrak eta iraunkorrak bermatzeko.

Jarraitu pausoak ematen eta egin aurrera osasunaren bidean

ico_eragin_online

ONLINE SAIOA

Malgutasuna zure beharretara egokitzeko

ico_eragin_erlojua

45 minutu

Zure buruari eskainitako kalitatezko denbora

ico_eragin_planes

EBIDENTZIAN OINARRITUTA

Aldaketak baloratu eta estrategiak optimizatuko ditugu

icos_eragin_salud_integral

Plan pertsonalizatua

Plana zure eboluzioaren arabera egokituko dugu

JARRAIPEN KONTSULTA

Zer egingo dugu kontsulta honetan?

ico_eragin

OHIKO GALDERak

Argitu zure zalantzak

Jarraipen-kontsulta prozesu terapeutikoaren funtsezko fase bat da. Saio honetan plan terapeutikoaren efikazia baloratzen dugu: sintomatologia hobetu den, sentsazio subjetiboak zeintzuk diren, analitiketako parametroak hobetu diren…

Hainbat galdera sortu daitezke tratamenduaren inguruan. Horregatik, zerbitzu honi buruzko galdera ohikoenak bildu ditut.

Irakurri ondoren informazio gehiago behar baduzu edo zalantza zehatzen bat baduzu, ez izan zalantzarik guri idazteko.

Osasunaren bidean laguntzeko nago hemen.

Zenbat denbora irauten du jarraipen-kontsultak?

Saioak 45 minutu inguru irauten du, zure bilakaera berrikusteko, zalantzak argitzeko eta plana zure beharren arabera egokitzeko.

Beharrezkoa al da lehen kontsulta lehenago egitea?

Bai, jarraipen on bat egin ahal izateko, lehen kontsulta egin behar dugu, eta zure kasua sakon aztertu.

Zer eduki behar dut prest saioaren aurretik?

Zure ohituren, sintomen edo analitika berrien edozein eguneratze eskura izatea gomendatzen dizugu, halakorik balego. Horrela ahalik eta gehien aprobetxatuko dugu denbora elkarrekin.

Nola erreserbatu zure kontsulta?

Erreserbatu zure Jarraipen Kontsulta

ico_eragin
Erreserbatu zure hitzordua ondoen datorkizun ordutegian.

KONTAKTUA

Jarraipen Kontsultari buruzko zalantzarik baduzu?

ico_eragin

Informazio gehiago behar baduzu edo kontsulta hau zuretzat dela ziurtatu nahi baduzu, bete formularioa eta ahalik eta lasterren erantzungo dizut.

Zure ondoan jarraitzen dut ongizaterako bidean.