ERAGIN PNI | Lehen kontsulta
ERAGIN PNI

ZERBITZUA

Lehen Kontsulta

Hasierako kontsulta honetan, zure egungo osasun-egoeraren, historial klinikoaren eta familia-aurrekarien analisi osoa egingo dugu. Analisiak berrikusiko ditugu eta zure ongizatean eragina izan dezaketen faktoreak aztertuko ditugu. Helburua da zer gertatzen ari den ulertzea eta ikuspegi integral batean oinarritutako plan terapeutiko pertsonalizatua diseinatzea.

Ezagutu zure sintomen jatorria eta eraldatu zure osasuna modu integralean

ico_eragin_online

ONLINE SAIOA

Malgutasuna zure beharretara egokitzeko

ico_eragin_erlojua

90 minutu

Zure buruari eskainitako kalitatezko denbora

ico_eragin_planes

ZIENTZIAN OINARRITUTA

Analisiak eta historia klinikoaren errepasoa

icos_eragin_salud_integral

Plan pertsonalizatua

Zure beharretara egokitutako estrategia

LEHEN KONTSULTA

Zer egingo dugu kontsulta honetan?

ico_eragin

OHIKO GALDERak

Argitu zure zalantzak

Lagundu ahalko zaitudan jakin nahiko zenuke? Galdera eta duda ohikoenak bildu ditut, nire zerbitzuei, PNIren ikuspegiari eta lan egiteko moduari buruzko erantzun azkar eta argiak aurki ditzazun. Nire helburua osasun integralerako lehen urratsa emateko behar duzun informazio guztia eskaintzea da. Ohiko galderak irakurri ondoren beste galderarik baduzu, mesedez, ez izan zalantzarik eta idatzi iezadazu. Hemen nago zure galderei erantzuteko eta prozesu honetan laguntzeko.

Kontsulta aurretik zerbait egin behar dut? frogaren bat egin behar da?

Analitikak edota txosten medikuak badituzu edo botikaren bat hartzen baduzu, emailez bidali ditzakezu aurretik. Kontsulta eta gero odol analitikak, froga hormonalak, mikrobiotarenak edo beste froga osagarriren bat eskatu daiteke.

Nolako da PNIko lehen kontsulta?

Lehenengo kontsultan zure osasunaren balorazio oso bat egingo dugu: egungo sintomak zeintzuk diren, noiztik,..., zure historial medikua, familiako antezedenteak, zure bizitza estiloa eta zure helburuak kontutan hartuz. Horren ondoren, egun gutxiren buruan plan terapeutiko pertsonalizatua emailez jasoko duzu. Lehenengo kontsultak 90 minutuko iraupena du eta jarraipenekoak 45 minutu. Kontsulta guztiak online dira.

Zerk egiten du berezi zure lan egiteko modua?

Nire metodologia eskuhartzea egokitzean datza, pertsona bakoitzak behar duenera adaptatuz, modu jasangarrian, epe luzera mantendu ahal izateko. Ez dut dietetan sinisten. Bizitza estiloa benetakoa izan behar da, etorkizunera begirakoa, ez denbora tarte batez soilik egingo dugun zerbait. Bestela, ezingo da mantendu eta oso probablea da etorkizunean osasun arazoak berriz azaltzea.

NOLA ERRESERBATU KONTSULTA BAT?

Erreserbatu zure Lehen Kontsulta

ico_eragin
Erreserbatu zure hitzordua ondoen datorkizun ordutegian.

KONTAKTUA

Zalantzak dituzu Lehen Kontsultari buruz?

ico_eragin

Lehen kontsultari buruzko informazio gehiago behar baduzu edo zuretzat egokia den ziur ez bazaude, bete formularioa eta ahalik eta lasterren erantzungo dizut.

Zure osasuna da garrantzitsuena eta bide honetan lagundu nahi dizugu.